sábado, 3 de diciembre de 2011

aubixa barnetegian!!!

            Kaixo!  Urriaren hamazazpitik hogeita batera arte Aubixa barnetegian, Elgoibarren egon gara.  Hara joan ginen euskaraz hitz egiteko eta orain egun osoa gaude euskaraz hitz egiten. Barnetegira Asier eta Judithekin joan ginen eta han beste bi begiraleekin Egon ginen: Mari Carmen eta Xabi.  Baita-re ezin dugu ahaztu Maritxu, sukaldaria eta etxearen jabea; oso jatorra izan zen gurekin.

            Aubixan ekintza asko eta oso dibertigarriak egin genituen. Lehenik astelehenean, hamarretan ailegatu eta etxea ikusi genuen. Arratsaldean San Pedrora joan ginen, Aubixatik gertu dagoen eliza bat. Han, mendian joko batzuk egin genituen eta gero, berriro, Aubixara bueltatu ginen. Han denbora librea izan genuen eta mahai-futbolean, pinponean edo horrelako gauzetan ibili ginen. Asteartean Kalamua mendira joan ginen. Ni asko nekatu nintzen mendia igotzen, baina jaistea oso dibertigarria izan zen. Mendian geundenean zezen batekin egin genuen topo, baita zaldi batzuekin ere. Arratsaldean beste ekintza batzuk egin genituen Aubixan. Asteazkenean altxatu ginenean ikusi genuen euria egiten ari zuela, eta egun osoan egon zen euria egiten. Horregatik ez ginen atera Aubixatik, baina ekintza oso dibertigarriak egin genituen hor barruan. Ostegunean dantza batzuk egin genituen eta joko oso dibertigarriak, adibidez aulkiarena baina jendea eliminatu gabe. Oso ondo  pasa genuen! Arratsaldean San Pedrora joan ginen berriro eta han “altxorraren bila” jokoa egin genuen. Nire taldeak gutxitik galdu zuen, baina oso ondo pasa genuen. Ostiralean beste egunetan egindako galleta batzuk gordetzeko poltsa polit bat egin genuen. Geroago autobusa iritsi zen eta joan ginen. Autobusean abesten joan ginen eta oso bizkor pasa zen bidaia.

            Niretzat esperientzia hau oso ondo egon da, oso ondo pasa dut eta. Ez zait inportatuko errepikatzea. Ekintza guztiak asko gustatu zaizkit, oso dibertigarriak ziren eta. Ez dut uste egon denik bat ez zaidala gustatu. Baina gehien gustatu zaidana mendiarena izan da.  Nahiz eta igotzea ez izan atsegina, jaistea oso izan zen. Baita ere egon zen gauza bat oso barregarria iruditu zaidana. Aubixaren inguruan animali asko zeuden, haien artean okak. Bi oka zeuden leku batean eta Ane eta ni joaten ginenean mingana ateratzen ziguten. Oso barregarria zen!
argazki gehiago ikusteko klikatu hemen